SOLOKOETXE BHI HISTORIAK
jueves, 8 de noviembre de 2012
lunes, 29 de octubre de 2012
martes, 25 de septiembre de 2012
sábado, 22 de septiembre de 2012
EUSKAL HERRIKO IHAUTERIAK
EUSKAL HERRIKO IHAUTERIAK
Kristautasunaren egutegian
Garizuma garrantzi handikoa da. Elizak gizartean eragin handia zuen garaian
penitentzia eta baru aro hau gogorra ohi zen; horregatik Garizuman sartu
baino lehenagoko aldia alaiki ospatzen zen arau eta giza legeen gainetik, aro
hitsa heldu arte. Dudarik gabe kristautasuna baino lehenagoko ospakizun zaharrak
ere nahasi egiten ziren. Festa honek izen desberdinak ditu: iñauteak, iñauteriak, ihauteriak,
iyoteak, ioteak, aratozteak, aretusteak, aratuzteak... azken hau -haragi uztea- Garizumako barauren
iragarpena da.
Inauterietan herriak
mozorroz betetzen dira, izen desberdinak hartzen dituztelarik: atxo (Leitza, N), txatxo (Lantz, Imotz, N), mozorro/moxorro (Goñi, N), momoxarro/ momotxorro (Altsasu, N), mamutxarro (Urdiain, N), muxixarko (Artzibar, Aezkoa, N), zomorro (Goizueta, N), maskak (Luzaide, N), txitxila (Artaxona, N), kukumarroak (Bergara, G), txantxo (Elduain, Berrobi, G),
mozorrotuak (Lizartza, G), kokomarroak
(Elorrio, B), kokoxak (Markina,
B), marro jantzita (Gernika, B)...
Gizarte arauak orain baino
itogarriagoak ziren garaian inauteriek garrantzi handiagoa zuten;
Inauterietan dena haizu baitzen, gizarte molde guztiak bestelakatzen ziren:
eskale zena aberats bilakatzen, gizonezkoak emazte, laikoak elizgizon,
apezak apezpiku...
Iraultza hau ez zen
agintarien gustukoa, jakina, horregatik behin eta berriz debekatzeko saioak
egiten zituzten, edota zigor galantak ezartzen; adibidez 1.601. urtean
Iruñeko (N) Inauterietan apez batek, kalean kardinalarena egiteagatik,
gogorki ordaindu behar izan zuen: bi urtez hiritik erbesteraturik, urtebete
lan eta soldatarik gabe eta isun bat ordaindu beharra.
Hurrengo mendean debeku eta
zigorrak gogortu ziren, baina hala ere inauteriek iraun zuten herriaren nahia
zelako; XX. mende hasieran Tuterako (N) mozorroek -cipoteros- alkatea giltzaperatu zuten inauteriei hasiera eman
ahal izateko. Espainiako gerlak (1.936-39) -Hegoaldea hain bortizki kolpatu
zuenak- gure herrietako inauteri askoren suntsipena erakarri zuen,
beranduago zenbait berpiztu badira ere Lantz (N) eta Altsasukoak (N) bezala.
Behiala Garizuma baino
lehenagoko hiru ostegunak ospatu egiten ziren. Lehenbizikoak izakunde (Baztan, N), aitakunde (Bidankoze, N) edo gizakunde (Uitzi, N) izena hartzen
zuen, azken hau hedatuena zelarik; bigarren ostegunak emakunde/ andrekunde eta azkenak orakunde/orokunde.
Inauteriak gizakundez hasten
ziren; egun horretan zenbait herritan mutilek neskei, lepotik helduta, esaten
zieten: zer aintzen diazu? Askatuak
izan zitezen musu edo oparitxoren bat ordain eman behar zieten neskek. Emakundez
gauza bera, baina alderantziz: neskek mutilei. Horrelaxe egiten zen Larraun
(N) eta Araitz (N) ibarretan adibidez.Orakunde,guztien festa zen, Zigan (N)
bezala. Beste herri askotan Zanpantzar
izeneko pertsonaia erretzen zuten, Garazi aldean (NB) bezala edota
Lapurdi aldean, Markitos Zalduondon
(A) eta Oreitian (A), Aittun Aundiya eta Amiñ Txikia Arbizun (N), Antxon
Zarkua Irañetan (N), Miel Otxin
Lantzen (N), Gutierrez Beranturin
(A) eta abar luze bat.
|
||
JOALDUNAK
Ituren (N) eta Zubieta (N)
herrietan iraun duten Inauteriak askoz hedatuagoak zeuden lehengo denboretan,
Beintza-Labaien (N) herrian egiten zirelako berria ezaguna da, adibidez.
Beintza-Labaienen punpak izena hartzen zuten, Ituren eta Zubietan aldiz joaldunak
-zanpantzarrak-; ttuntturroak izena ere erabilia da, baina gutxiago, ttuntturroa
buruan daramaten kaska izanik.
|
||
Astelehenarekin Zubietako
joaldunek iturendarrei egiten diete bisita eta asteartean iturendarrek
Zubietakoei. Aspaldian Iturengoak Donezteberaino (N) ere joaten ziren,
horretarako Elgorriaga (N) herritik iragan beharra zuten, alkateari baimena
eskatu ondoren. Honek, herrian hildakorik bazen ala ez kontuan hartuz,
isilik ala joka iragateko esaten zien.
Ez dute jantzi berdina
iturendar eta zubietarrek, azken hauek ez baitaramate ardi larrurik lepoan,
atorra zuria agerian bakarrik. joaldunaz gain gazte zenbait mozorroturik
ateratzen da (haien artean, batzuetan, hartza eta azkenik era desberdinetan
apainduriko gurdiak, baina dudarik gabe joaldunak dira ikusgarrienak; hauek,
beren azantzaren bitartez, sorginak izuarazten omen dituzte zaharren ustez.
|
||
LANTZ
Esan bezala pertsonaia bat
erretzen duten Inauteriak asko dira, baina guztien artean Lantz (N) herrikoa
famatuenetakoa da.
Herriko mutilek mozorroturik
-txatxoak-, korrika eta oihu
handiak sortuz, haur eta neskei erasotzen diete, eskuetan daramaten erratzaz
joka. Taldean zaldi itxurako bat -Zaldiko-
eta oso dorpea den pertsonaia -Ziripot-.
Zaldikok ostikaturik maiz erortzen dena, joaten dira. Txatxoak Ziripot
lagundu eta Zaldiko lekutzen saiatzen dira.
|
||
Multzoan ere gazte batek
erraldoi bat -Miel Otxin- darama
lepo gainean.
Bidean, txatxoek harrapatutako
Zaldiko arotzek ferratuko dute bi aldiz, une desberdinetan.
Biharamunean, asteartez,
bezperakoa erre- pikatzen da, baina bazkalondoan -orain Zaldiko eta Ziripot
gabe- Miel Otxin pilota lekura eramanik epaitu egiten dute. Gero txatxoek,
joka erabilirik eta tiro bat botata, desegiten dute eta su ematen, zortzikoa
bere inguruan dantzatzen dutelarik.
|
||
MARKINA
Markinan (B) hartza da
pertsonaia nagusia. Hartza eta bere zaindaria kalez-kale ibiltzen dira
dantzariek lagundurik; hauek dantzari batek daraman zahagia joko dute
makilekin behin eta berriz. herriko zagi-dantza egiterakoan.
Arratsaldean antzar-jokoa
egiten da. Antzara bat -hilik gaur egun- soka batetik dilindan jartzen da
plazan eta zaldun batzuek, banan-banan azpitik pasatzerakoan, burua kendu
behar diote besoen indarrez.
Aitzinako denboretan Leitzan (N), Betelun (N), Lesakan (N) eta beste tokietan
ere egiten zen; gaur egun Beran (Ñ) ere oraindik egiten da.
|
|
|
BOLANTAK
Nafarroa Behereko inauterien
adibidea Luzaidekoa da. Nafarroa Garaian egon arren, geografia eta hizkeraz
baxena- bartar herria baita.
Inaute aroa pasatu ondoren, Pazko zahar
igandez -Bolant eguna- ospatzen da.
|
|
|
Egiten den Kabalkada barnean
pertsonaia bakoitzak bere tokia dauka. Hasieran zaldizkoak doaz, zaldi
gainetik tokia irekitzen dutelarik ikusle artean. Makilariak, gainerako dantzaz
gain, bere trebetasuna makilarekin erakutsiko duen dantza berezia du. Zapurrak
lehengo armadakoen gisara jantzita daude, zurezko aizkora eramanez.
Zuriz eta txapelarekin
jantzitako neska itxura duten diganteak bi mutilek eramaten dituzte. Banderariak
ere bi izaten dira ikurriña eta Luzaideko Gazteriaren bandera eramaten
dituztenak. Gorriak festa inguruko xehetasunez arduratzen dira: soinulariak
bilatu, ordaindu... haiek ere biltzen dute poltsa batean ikusleek emandako
dirua. Kabalkadako azkenak, bi lerrotan, bolantak ditugu, ugarienak.
|
||
Kabalkadak goizetik hasten
du bere ibilaldia, geldi-aldietan beren dantzak eginez: Hegi, Ostalerrak, Iautziak,
Muxikoak, Sorgiñak, Kontradantzak, Euskaldunak, Iantza-luze...
Arratsaldean, pilota-lekuan
gaur egun, dantza guztiak errepikatuko dituzte berriz. Ondoren Axe ta tupina
agertzen dira. Hauek bi gazte dira, nesken arropaz jantzita jositako buztan
batekin, elorri arantzaz beterik eta eskua elkarri emanik sokatxo baten bidez;
plazaratu eta gero jendeak jantziak edota buztana kendu behar dizkie; borroka
latzaren ondoren, lortzen duena.
|
||
ZANPANTZAR
Lapurdiko Inauterietan
mozo- rrotutako gazteak piltzar edo zirtzilak deitzen dira. Etxez-etxe puskak
biltzen dituzte bazkaria egiteko. Gero Zanpantzar izene- ko pertsonaia, epaitu
ondoren, erretzen dute. Zirtzilaz landa, herriko gazte kopuruaren arabera,
Nafarroa Behereko kabalkadaren iduriko konpartsa antolatzen dute, banderaria
buru delarik.
|
||
Atzean kaskarotak binaka
joaten dira, gorriak dirua biltzen, ponpierrak, kotillun-gorriak ikusleek
aldentzen eta errautsak botatzen, azkenik jaun-anderia.
Auzoetan eske dabiltzalarik
dantza desberdinak egiten dituzte: Maska-dantza. Xinple, Marmutx, fandango,
arin-arin, soka-dantza, Zapatain-dantza, kaskarot-martxa, Makil dantzak eta
abar.
|
||
ORHIPEAN
|
Suscribirse a:
Entradas (Atom)