BILBAO KLASIKOTIK PASEATZEN
Kaixo gu kultura klasikoko ikasleak gara, eta izenak
esaten duen bezala kultura klasikoa ikasten dugu: Grezia eta Erroma gehien
bat. Hori dela eta aurreko egunean Bilbotik buelta bat eman genuen garai
hartako zenbait adibide ikusteko asmoz. Denetarik ikusi genuen, eskulturak,
arkitektura, baita ikurrak ere. Egia da adibide horiek ez zirela benetan
garai hartan sortuak izan baina hala ere garai klasikoko artea eta
mitologiaren erakusgarri argiak dira.
|
||
Hobeto uler dezazuen Bilbo klasikoa ezagutu dezazuen asmoz hemen utziko
dizuegu ibilaldiaren adibide bat.
1. BERREGIEN MUSEOA bisitatu
genuen zeren eta garai klasiko eta Errenazimenduko eskultura famatu askoren
kopiak daude hor, adibidez Samotraziako garaipena, Michelangeloren Moises…
2. ARRIAGA: Arriagako eraikinean, Atlasen 7
alabak ikusiko ditugu, Atlantidak, Zeusek konstelazio
bihurtuak. Maskarak ere ikusi genituen; maskarak, plazetan eta
antzerkietan jartzen ziren antzezpenetan, aktore berberak paper bat baino
gehiago antzezteko erabiltzen ziren. Arriaga antzokian, kanpoaldean, 9 musak
daude (Klio, Kaliope, Melpomene, Talia, Euterpe, Polimnia, Erato, Terpsikore
eta Urania). Arriaga plazaren ondoan dagoen eraikin baten goialdean, Ave
Fenix baten eskultura dago. Fenixa mitologiako hegazti bat da,
arranoaren tamainakoa; hego laranja eta gorriak ditu, piku gogorra eta
azazkal luzeak eta bere errautsetatik berpizten zen behin eta berriz.
3. ARENALA: Bertan 3 eskultura ikus daitezke:
· Pan: Brontzezkoa. Aurpegi bizartsua
eta animali itxura du. Gorputz iletsua, baina alamedako eskulturak ez du
mitologia errespetatzen mutil eder baten itsura baitauka. Tu-tu bateko
txirula jotzen ageri da.
·
Baco: Ardoaren eta antzerkiaren
jainkoa. Mahats sorta bat du eskuan.
·
Tritoneak: Neptunoren kortejuen partaideak
(erdi gizon erdi itsaso-zaldiak dira).
|
||
4. UDALETXEA: bertan eskultura pare bat eta
arkitekturako kolomak ikusiko ditugu. Eskulturan Legea (ezpatarekin) eta
Iustizia
edo Temis (Justiziaren eta zuzenbidearen jainkosa, ezpata eta
balantza eskuetan) agertzen dira.
5. GRAN VIA:
· BBVAren gainean Hermes (jainkoen mezuari eta
merkataritzaren jainkoa) jainkoaren eskultura 1922an eraikia.
· Espainiako bankuko kolomak eta kariatideak.
· Farmazia gainean, 8. atarian Asklepioren (medikuntza-ren
jainkoa) ikurra dago (kaduzeoa eta bi suge).
|
||
·
SHC bankuko Minerva (jakinduriaren jainkosa)
jainkosaren brontzezko eskultura, 1950ean egina.
|
||
6. FORU JAUREGIA: Bi
grifo (erdi-arrano erdi-lehoia) ikus daitezke; hauek Apoloren
altxorrak babesten zituzten.
7. MIGUEL DE UNAMUNO INSTITUTOA: Atenearen
(jakinduriaren jainkosa) eskultura dago, 1926an egina. Hontza eta olibondoa
Bertendona kalean dago kokaturik. Institutuaren eraikina ere egokia da
miresteko.
8. NAFARROA KALEA: taberna baten
gainean, Atlasen (mitologia grekoko erraldoia, Klimenes eta Japetoren semea)
eskultura ikus daiteke. Atlas Zeusengatik munduko Bizkar gainean eustera
zigortu zuen betirako.
GARAZI
CADIERNO, ANE LANDETA, IRATI ELORDUI ETA GARAZI OÑEDERRA
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario